Kaixo:
Lehiaketako dokumentazioa entregatzeko garaian arazoak sortu zaizkigu. Izan ere, pleguetan gutun-azal bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz esaten
dena ez dator bat plataformako dokumentu-egiturarekin.
Batetik, pleguen arabera, B gutun-azalean gehienez 25 orrialdeko dokumentu bakar bat aurkeztu behar dela ulertzen dugu, baina gero plataforman bi atal daude
irizpide kualitatiboetarako, eta bereiz jarri behar dira lantaldearen meritu osagarriak. Hala da?
Bestetik, pleguen arabera, C gutun-azalean 2 dokumentu entregatu behar dira, IV. eta V. eranskinak. Aldiz, plataforman, eskaintza ekonomikoak bost atal ditu. Oker ez
bagaude, IV. eranskinean dago hemengo lau ataletako informazioa. Beraz, lau aldiz igo behar dugu taula bera?
Eskerrik asko eta ondo izan.
B gutun-azalean (Eskaintza teknikoaren gutun-azala / Irizpide kualitatiboak) sartu beharreko dokumentazioari dagokionez:
Baldintza-agiriaren 10.2 klausulan aipatzen den 25 orrialdeko muga, betiere, A.1 atalari dagokiola ulertuko da (Antolaketa eta prozedura).
A.2 atala (Zerbitzura atxikitako itzulpen taldearen merezimendu osagarriak) egiaztatzeko aurkezten diren merezimenduak eta egiaztagiriak ez dira kontuan hartuko 25
orrialdeko mugaren ondorioetarako.
C gutun-azalean (Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala / Formula bidez zenbatestekoak diren irizpideak) sartu beharreko dokumentazioari dagokionez:
Lizitazio-plataformak eskaintza ekonomikoaren gutun-azalerako eskaintzen dituen lau ataletan (prezioarena alde batera utzita), dokumentu bera igo ahal izango (IV.
eranskina). Hauek dira, hain zuzen, lau atal horiek: B2 (Zerbitzuari atxikitako itzulpen-taldearen esperientzia egiaztatua), B3 (Zerbitzuari atxikitako itzulpen-taldearen
titulazioak), B4 (Ezarritako gutxienekoen gainetik atxikitako langileak) eta B5 (Irizpide sozialak).
Respecto a la documentación a incluir en el sobre B (Sobre de oferta técnica / Criterios cualitativos):
El límite de 25 páginas al que se hace referencia en la cláusula 10.2 del pliego regulador se entenderá referido al apartado A.1. (Organización y procedimientos).
Los méritos y los justificantes correspondientes que se aporten para la acreditación del apartado A.2 (Méritos adicionales del equipo de traducción adscrito al servicio)
no se contabilizarán a efectos del límite de 25 páginas.
Respecto a la documentación a incluir en el sobre C (Sobre de oferta económica/Criterios cuantificables mediante fórmula):
Podrá subirse el mismo documento (Anexo IV) en los cuatro apartados que, además del precio (B.1), ofrece la plataforma de licitación: B2 (Experiencia acreditada del
equipo de traducción adscrito al servicio), B3 (Titulaciones del equipo de traducción adscrito al servicio), B4 (Personal adscrito por encima de los mínimos establecidos)
y B5 (Criterios sociales).